Itxi

Txapeldunen Liga

Finala Allianz Arenan

Penalti jaurtiketek loria eman diote Chelseari

Erredakzioa

Arauzko 90 minutuak banako emaitzarekin amaitu dira eta bi taldeek ez dute luzapenean golik lortu. Mullerrek Bayern aurretik jarri du 83. minutuan, baina Drogbak banakoa ezarri du gutxi geroago.

00:58
Chelsea

Fitxa teknikoa:

Bayern: Neuer; Lahm, Boateng, Tymoshchuk, Contento; Kroos, Schweinsteiger; Robben, Müller (Van Buyten, 86), Ribery (Olic, 97); eta Gomez.

Chelsea: Cech; Bosingwa, Cahill, Luiz, Cole; Mikel, Lampard; Kalou (Torres, 84), Mata, Bertrand (Malouda, 73); eta Drogba.

Golak: 1-0 (min 83, Müller), 1-1 (Drogba, 88)

Penaltiak: 1-0 (Lahm), 1-0 (Matak, huts), 2-0 (Gomez), 2-1 (David Luiz), 3-1 (Neuer), 3-2 (Lampard), 3-2 (Olicek huts), 3-3 (Cole), 3-3 (Schweinsteigerrek, zutoinera), 3-4 (Drogba).

Chelseak urteetan zehar bilatutako garaipena lortu du gaur Txapeldunen Ligan. Aurreneko Europako Kopa da Ingalaterrako taldearentzat. Txapelketa osoan zehar egin bezala Chelsea sendo azaldu da atzealdean eta erasoan oso eraginkorra izan da.

Didier Drogba Boli Kostako jokalaria erabakigarria izan da finalean, izan ere, berdinketaren gola sartu du arauzko denbora amaitzear zegorla eta finala erabaki duen penaltian asmatu du.

Era berean, Peter Cech Chelseako atezaina oso garrantzitsua izan da. Txekiako atezainak luzapenean penalti bat gelditu eta neurketa bikaina jokatu du.

Chelseak Bayern Munich mendean hartu du penalti jaurtiketetan (4-3) eta Txapeldunen Liga irabazi du Municheko Allianz Arenan, finalean. Arauzko denbora banako berdinketarekin amaitu da eta luzapenean ez da gol gehiagorik izan.

Bayernek aurrea hartu du 83. minutuan, Thomas Mullerrek buruz alemaniarren gola sartu du, baina Didier Drogba Boli Kostako aurrelariak banakoa sartu du minutu gutxi geroago. Drogbak burukada ikaragarria bideratu du Neueren sareetara.

Luzapeneko seigarren minutuan, Peter Cech Chelseako atezainak penalti bat gelditu dio Arjen Robben holandarrari (96. minutua). Luzapena amaitu eta berdinketa mantendu da markagailuan. Ondorioz, penaltiek erabaki behar izan dute finala.

Penalti jaurtiketetan, Lahmek, Mario Gomezek eta Neuer atezainak golak sartu dituzte. Olicek eta Schweeinsteigerek, ostera, kale egin dute Bayern Munichen aldetik. Chelsean, David Luizek, Lampardek, Colek eta Drogbak ez dute barkatu. Juan Matak huts egin du penalti bakarra. Drogbak finala erabaki duen penaltian asmatu du.

Chelseak irabazi duen aurreneko Europako Kopa da, izan ere, aurrekoan Manchester Uniteden aurka galdu zuen penaltietan.