Itxi

Motorra

Malaysiako Sari Nagusia

Vettelen garaipenak polemika eragin du Red Bullen

Lasterketa buruan zihoan Webber ez aurreratzeko agindu diote alemaniarrari, baina ez die taldearen aginduei kasurik egin. Australiarra izan da bigarren, eta Hamilton hirugarren. Alonsok ez du bukatu.

  • Sebastian Vettel

    Sebastian Vettel (RedBull) Malaisiako Sari Nagusia irabazita. Argazkia: EFE

Sebastian Vettelek (Red Bull) irabazi du Malaysiako Sari Nagusia, eta alemaniarra da munduko txapelketako liderra. Mark Webber (RedBull) izan da bigarren, eta Lewis Hamilton (Mercedes) hirugarren. Fernando Alonsok (Ferrari) ez du lasterketa bukatzea lortu, lehen itzulian Sebastian Vettelekin kolpea hartuta.

RedBulleko kideak pozik egon beharko ziren, taldeko bi pilotuak lehen bi postuetan bukatuta, baina alderantizizko efektua izan du alemaniarraren garaipenak. Vetteli lasterketa buruan zihoan Webber ez aurreratzeko agindu diote, baina alemaniarrak ez die aginduei kasurik egin, eta lasterketa irabazi du taldekidea aurreratuta.

 

Lasterketako sailkapena:

1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) Irabazlea.

2. Mark Webber (AUS/Red Bull) + 4.2.

3. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) + 12.1.

4. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) + 12.6.

5. Felipe Massa (BRA/Ferrari) + 25.6.

6. Romain Grosjean (FRA/Lotus) + 35.5.

7. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus) + 48.4.

8. Nico Hulkenberg (ALE/Sauber) + 53.0.

9. Sergio Pérez (MEX/McLaren) + 72.3.

10.Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) + 87.1.

11.Valtteri Bottas (FIN/Williams) + 88.6.

12.Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber) itzuli batera.

13.Jules Bianchi (FRA/Marussia) itzuli batera.

14.Charles Pic (FRA/Caterham) itzuli batera.

15.Giedo van der Garde (HOL/Caterham) itzuli batera.

16.Max Chilton (GBR/Marussia) bi itzulira.

17.Jenson Button (GBR/McLaren) hiru itzulira.

18.Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) bost itzulira.

Lasterketatik at:

Pastor Maldonado (VEN/Williams) 11 itzuli.

Adrian Sutil (ALE/Force India) 29 itzuli.

Paul di Resta (GBR/Force India) 34 itzuli.

FERNANDO ALONSO (ESP/Ferrari) Lehen itzulian (istripua).