Itxi

Motorra

Espainiako S.N.

Alonsok denboraldiko bigarren garaipena lortu du, Montmelon

Erredakzioa

Ferrariko gidari espainiarrak garaipen ederra lortu du Kimi Raikkonenen (Lotus) eta Felipe Massa taldekidearen aurretik. Sebastian Vettel laugarren izan da.

  • Fernando Alonso. Argazkia: EFE

    Fernando Alonso. Argazkia: EFE

Fernando Alonso asturiarrak (Ferrari) garaipen bikaina eskuratu du Espainiako Sari Nagusian. Ferrariko gidariak bosgarren postutik irten ostean erakustaldia eman du Montmeloko zirkuituan, eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du, zaleen aurrean. Sebastian Vettelek (Red Bull) laugarren postuan bukatu du lasterketa.

Ferrari taldeak Sari Nagusi ederra burutu du, Felipe Massa brasildarra ere podiumera igo baita, Kimi Raikkonen (Lotus) atzetik.

Alonsok bere 32. garaipena lortu du, Montmelon. Asturiaseko gidariak Hungariako Sari Nagusian, 2003 urtean eskuratu zuen aurreneko garaipena, eta 2006an Renault taldearekin Espainiako Sari Nagusia irabazi zuen. Gainera, podiumera 89. aldiz igo da.

Massak eta Alonsok lau aldiz aldatu ditu gurpilak lasterketan, baina brasildarrak ezin izan dio Raikkonen erasoari eutsi. Lotuseko finlandiarra Vettelengandik lau puntura jarri da sailkapen nagusian.

-- Sailkapena:
1. Fernando Alonso (ESP/Ferrari)          garailea.
2. Kimi Raikkonen(FIN/Lotus)                + 9.3.
3. Felipe Massa(BRA/Ferrari)                 26.0.
4. Sebastian Vettel(ALE/RedBull              38.2.
5. Mark Webber(AUS/RedBull)                  47.9.
6. Nico Rosberg(ALE/Mercedes)                68.0.
7. Paul di Resta(GBR/Force India)            68.9.
8. Jenson Button(GBR/McLaren)                79.5.
9. Sergio Perez(MEX/McLaren                  81.7.
10. Daniel Ricciardo(AUS/Toro Rosso)     1 buelta.  
11. Esteban Gutierrez(MEX/Sauber)        1 buelta.
12. Lewis Hamilton(GBR/Mercedes)         1 buelta.
13. Adrian Sutil(ALE/Force India)        1 buelta.
14. Pastor Maldonado(VEN/Williams)       1 buelta.  
15. Nico Hulkenberg(ALE/Sauber)          1 buelta.
16. Valtteri Bottas(FIN/Williams)        1 buelta.
17. Charles Pic(FRA/Caterham)            1 buelta.
18. Jules Bianchi(FRA/Marussia)         2 buelta.
19. Max Chilton(GBR/Marussia)           2 buelta.
 

Ez dute lasterketa bukatu.

 

Jean-Eric Vergne(FRA/Toro Rosso)       14. bueltan.

Giedo van der Garde(HOL/Caterham)      45. bueltan.

Romain Grosjean(SUI/Lotus)             58. bueltan.