Itxi

Motorra

Malaisiako Sari Nagusia

Fernando Alonso: 'Ezustekoa izan da lasterketa irabaztea'

Erredakzioa

Ferrari taldeko pilotu asturiarrak garaipena lortu du Malaisiako Sari Nagusian. Zortzigarren postutik atera da eta lehen postuan bukatu du.

  • Fernando Alonsok irabazi du Malaisiako Sari Nagusia. Argazkia: EFE

Fernando Alonso (Ferrari) pozik azaldu da komunikabideen aurrean Malaisiako Sari Nagusia irabazi ostean. "Ezustekoa izan da hemen garaipena lortzea, harrigarria", esan du espainiarrak.

"Lasterketa amaituta ere ez nuen sinisten. Lasterketa kaotikoa izan da, egoera gogorrekin eta erabakiak ondo hartu ditugu hartu behar ziren unean. Taldeak lan bikaina egin du, betiko moduan" adierazi du Alonsok.

Ferrariko pilotuak aitortu du helburua puntu asko ez galtzea zela. "Lehenengo lasterketa hauetan liderrengandik puntu asko ez galtzea genuen helburu eta orain gu gara liderrak. Orain autoa ahalik eta ondoen jarri beharra daukagu datozen lasterketetarako".