Itxi

Motorra

Kanadako Sari Nagusia

Vettelek 'pole'a lortu du Kanadan eta Alonsok hirugarren bukatu du

Erredakzioa

Lewis Hamilton izan da bigarren eta lehen ilaratik aterako da igandeko lasterketan. Alonsorekin batera, Mark Webber irtengo da bigarren ilaratik.

  • Vettel (polea), Hamilton (bigarren) eta Alonso (hirugarren) Montrealeko zirkuituan. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel (RedBull) alemaniarrak lortu du ‘pole’a Kanadako Sari Nagusian entrenamendu ofizialetan onena izanda. Lewis Hamilton (McLaren) izan da bigarren eta britainiarra lehen ilaratik aterako da igandeko lasterketan.

Bigarren ilaratik aterako dira Fernando Alonso (Ferrari) eta Mark Webber (RedBull). Alonso hirugarren izan zen saio ofizialean, eta Webber, laugarren.

Entrenamendu ofizialetako sailkapena eta irteera ordena: