Itxi

Motorra

Bat Formula

Japoniako S.N.: Vettelek 'pole'a lortu du Suzukan

Erredakzioa

Mark Webber bigarren sailkatu da eta Fernando Alonso sailkapen nagusiko liderrak seigarren postuan bukatu du.

  • Vettel, "polea" Japoniako Sari Nagusian. Argazkia: EFE

    Vettel, "polea" Japoniako Sari Nagusian. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel (Red Bull) alemaniarrak lortu du "pole"a Japoniako Sari Nagusian, Suzukako zirkuituan. Fernando Alonso sailkapen nagusiko liderrak seigarren postuan bukatu du.

Vettelek denboraldiko laugarren "pole"a eskuratu du, eta Mark Webberren aurretik sailkatu da. Hirugarren Button izan da, baina bost postu galduko ditu abiadura-kaxa aldatzeagatik.

Kimi Raikkonen pistatik atera da eta horregatik ateratako bandera horiak kalte egin dio Fernando Alonso espainiarrari.