Itxi

Motorra

Bat Formula

Vettelek titulua irabazteko aukera dauka asteburu honetan

Erredakzioa

Irabazten badu eta Alonso aurreneko 4ren artean sailkatzen ez bada; 2. sailkatzen bada eta Alonsok ez badu aurreneko 8ren artean bukatzen; edo 3. bukatzen badu eta Alonsok punturik eskuratzen ez badu.

  • Sebastian Vettel. Argazkia: EFE

    Sebastian Vettel. Argazkia: EFE

Bat Formulako azkenaurreko proba jokatuko da asteburu honetan, AEBetako SN hain zuzen ere. Sebastian Vettelek (Red Bull) titulua eskuratzeko lehenengo aukera izango du. Ferrariko Fernando Alonso Vettelen garaipena saihesten saiatuko da.

Titulua eskuratuko du: Proba irabazten badu eta Alonso aurreneko lauren artean sailkatzen ez bada; bigarren sailkatzen bada eta Alonsok ez badu aurreneko zortziren artean bukatzen; edo hirugarren bukatzen badu eta Alonsok punturik eskuratzen ez badu.