Itxi

Olinpiar Jokoak

Piraguismoa

Maialen Chourrautek brontzezko domina lortu du Pauen Munduko Kopan

Erredakzioa

Kirolari donostiarrak hirugarren postua lortu du Pauen egin den eslalom proban.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: EiTB

    Maialen Chourraut. Argazkia: EiTB

Maialen Chourrautek brontzezko domina lortu du Pauen egin den Munduko Kopako proban, eta Rioko Olinpiar Jokoetarako sasoiko dagoela erakutsi du.

Iragan astean, La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako proban, urrezko domina lortu zuen. Bi hilabete falta dira Rioko Olinpiar Jokoetarako, eta Chourraut domina lortzeko hautagaia da.