Itxi

Olinpiar Jokoak

Golfa

Carlota Ciganda Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan izango da

Erredakzioa

Espainiako Golf Federazioak astelehen honetan jakinarazi du golflari nafarrak, Azahara Muñozek, Sergio Garciak eta Rafael Cabrera-Bellok osatuko dituztela Olinpiar Jokoetako taldeak.

  • Carlota Ciganda. Argazkia: EiTB

    Carlota Ciganda. Argazkia: EiTB

Espainiako Golf Federazioak astelehen honetan jakinarazi ditu Rio 2016ko Olinpiar Jokoetara joango diren golflarien izenak eta Carlota Ciganda euskal kirolaria bertan izango dela baieztatu du. Sergio Garcia, Rafael Cabrera-Bello, Carlota Ciganda eta Azahara Muñoz izango dira Espainiako selekzioaren ordezkariak Olinpiar Jokoetan.

Carlota Cigandaren palmaresean agertzen dira, maila guztietako Espainiako Txapelketak, LETAS zirkuituan garaipen bat, hiru garaipen Ladies European Tourrean, garaipen bat LPGAn eta partdaidetza erabakigarria Europako taldeak irabazi zuen 2013ko Solheim Cupean.