Itxi

Olinpiar Jokoak

Rio 2016

Ion Izagirre: 'Aurreneko hamarren artean sartzearekin, kontent'

eitb.eus

Nahiago du erlojupeko gogorra arina baino. Modu horretan aukera handigoak ditu postu on bat egiteko.

  • Ion Izagirre. Argazkia: EFE

    Ion Izagirre. Argazkia: EFE

Movistar Team taldeko Ion Izagirre prest dago Rioko Olinpiar Jokoetako erlojuaren kontrako lasterketan lan ona egiteko.

'Ondo egin nahi dut, ez dago besterik. Guztiz kontzentratuta atera eta egin behar dut erlojupekoa eta atera behar dena atera dezala. Ez daukat helbururik, ez lehengo bosten artea sartzeko. Hori bai, aurreneko hamarren artean sartzearekin, kontent egongo nintzateke', adierazi du Ormaiztegiko txirrindulariak.