Itxi

Olinpiar Jokoak

Saskibaloia

Estatubatuarrek saskibaloian erregealdiarekin jarraitzen dute

Erredakzioa

Mike Kryzewskiren mutilek 107-100 irabazi dute Espainiaren aurkako finala, eta Olinpiar Jokoetako historiako 14. urrea eskuratu dute Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi selekzioarentzat.

  • Estatu Batuak-Espainia. Argazkia: EFE

    Estatu Batuak-Espainia. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako selekzioak 107-100 gainditu du Espainia saskibaloiko finalean. Beijingo Olinpiar Jokoetako finaleko bi taldeak berriro nor baino nor gehiago aritu dira, eta Mike Kryzewskiren mutilek urrea lortu dute. Sergio Scarioloren taldeak azkeneko minutura arte urrezko domina lortzeko gogor borrokatu du, baina estatubatuarrak nagusi izan dira.

Kevin Durantek (30 puntu) eta Lebron Jamesek (19 puntu) Kobe Bryant kapitainarekin batera taldea ederki gidatu dute, eta Espainiako defentsa sendoa gainditzea lortu dute. AEBetako jokalariek hiruko jaurtiketekin erabaki dute finala azkeneko laurdenean.

Pau Gasolek (24 puntu) eta Juan Carlos Navarrok (21 puntu) lan bikaina egin dute, baina espainiarrek ezin izan dute estatubatuarren eraso azkarra gelditu.

Olinpiar Jokoetako historian AEBetako selekzioak saskibaloian bere 14. urrezko domina lortu du.

Gainera, Errusiako selekzioak brontzezko domina lortu du, Argentina 88-71 gaindituta.

. Fitxa teknikoa:

107 - Estatu Batuak (35+24+24+24): Chandler (2), Durant (30), James (19), Bryant (17) eta Paul (11) -hasierako bostekoa-, Westbrook (3), Williams (6), Iguodala (0), Love (9), Harden (2), Davis (0) eta Anthony (8).

100 - Espainia (27+24+24+18): Pau Gasol (24), Rudy Fernandez (14), Navarro (21), Calderon (0) eta Marc Gasol (17) -hasierako bostekoa-, Sergio Rodriguez (7), Reyes (0), San Emeterio (0), Llull (5), Claver (0), Sada (0) eta Ibaka (12).