Itxi

kirolak

Heriotza

Jose Iragorri kirol kazetaria hil da

Erredakzioa

Athleticen partidetako esataria izateagatik ezaguna zen Iragorri, eta talde zuri-gorriaren golak "bakalao bakalao" oihu mitikoarekin ospatzen zituen.

0:40

Jose Iragorri Bilboko Herri Irratiko kirol kazetaria hil da, ostiral honetan. Athleticen partidetako esataria izateagatik ezaguna zen Iragorri, eta talde zuri-gorriaren golak "bakalao bakalao" oihu mitikoarekin ospatzen zituen.

1989-1990 denboralditik aurrekoraino egon zen irratian lanean, gaixotasun larri batek mikrofonoetatik aldendu zuen arte; Iragorrik bere ibilbidean talde zuri-gorriaren mila partida baino gehiago eman ditu.

Golak kantatzeko bere era bereziak eta Athleticeko jokalariei ematen zizkien izenek esatari ospetsuan bilakatu zuten, afizionatu bilbotarrentzat.

Athleticek, Twitterren bitartez, Bizkaiko kazetariaren "familiari eta Herri Irratiko kideei doluminak" helarazi dizkie.