Itxi

kirolak

Brasilgo Olinpiar Jokoak

Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetako azpiegituren lehen irudiak, ikusgai

ERREDAKZIOA

Aurki, 10.000 aulki urdin eta orlegi jarriko dituzte, Arena Carioca 3 estadioan.

  • Olinpiar Jokoak, 2016. Argazkia: Brasilgo Gobernua

Brasilgo 2016ko Olinpiar Jokoetarako egin diren estadioetan, antolatzaileek gogor dihardute lanean. Lehen aulkiak jartzen hasi dira jada, eta azpiegitura berri horien lehen irudiak zabaldu dituzte.

Olinpiar Jokoak, 2016. Gobierno Municipal de Rio

Arena Carioca 3 estadioan, eskrima eta taekwondo txapelketak egingo dira, eta 10.000 aulki urdin eta orlegi jarriko dituzte hilabete honetan bertan. Ondoren, Arena Carioca 1 estadioari ekingo diote, saskibaloi eta errugbi txapelketak hartuko dituen estadioari. Azkenik, Arena Carioca 2 estadioan, besteak beste, judoa eta borroka librea egingo dira.

2016 Olinpiar Jokoak. Gobierno Municipal de Rio