Itxi

kirolak

Erreakzioak

Kirol munduak elkartasuna adierazi du Parisekin

eitb.eus

Kirolariek, klubek, federazioek eta beste erakundeek mina erakutsi dute Parisen izandako atentatu terroristen ostean. Griezmann zelaian zegoen bitartean, arreba Bataclanen zuen. Onik atera da.

  • 'Izua', Frantziako 'L'equipe' kirol egunkariaren azala.

    'Izua', Frantziako 'L'equipe' kirol egunkariaren azala.

Kirol munduak mina eta elkartasuna erakutsi dituzte Paris eta Saint-Denisen ostiral gauean izandako atentatu terroristen ostean. Gutxienez 128 pertsona hil dira.

Kirolarien artean, Atletico Madrileko Antoine Griezmannen kasua nabarmengarria da. Futbolariak bere arreba "Bataclanetik irten" ahal izan zuela adierazi zuen. Lau erasotzailek kontzertu batean ezustean sartu eta 80 pertsona hil zituzten. "Nire otoitzak biktimekin eta senideekin daude", gehitu du.

Futbolaria Stade de France zelaian zegoen, Frantzia eta Alemaniaren arteko lagunartekoan. Zelaiaren kanpoaldean ere erasoak izan ziren.

Euskal klubek ere mina erakutsi dute atentatuen ostean, eta elkartasuna adierazi die biktimei.

Saskibaloi taldeek minutu bateko isilunea egingo dute jardunaldi honetan, Adelante Ligako partidetan bezala.

Alvaro Arbeloaren mezua Twitterren ere nabarmengarria da, L'Equipe egunkariaren azala erabilita.

t="utf-8">