Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

6. jardunaldia

Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko ordutegiak

Erredakzioa

ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dituzte Berasaluze VIII-Albisu vs. Jaunarena-Barriola (ostiralean) eta Olaizola II-Zabala vs. Gonzalez-Zubieta (igandean) norgehiagokak.

  • Bizkaia pilotalekua. Argazkia: EFE

    Bizkaia pilotalekua. Argazkia: EFE

2013ko Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko ordutegiak eta pilotalekuak:

Ostiralean, urtarrilaren 25ean, Berasaluze VIII eta Albisu Jaunarena eta Barriola leitzarren aurka Hendaian, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, 20:30etik aurrera.

Larunbatean, urtarrilaren 26an Titin III-Merino II vs. Bengoetxea VI-Beroiz bikote liderraren aurka Logroñoko Adarraga pilotalekuan (17:15etik aurrera).

Martinez de Irujok eta Zabaletak ere larunbatean, urtarrilaren 26an, jokatuko dute Iker Arretxeren eta Aritz Beginoren aurka, Iruñeko Labriten (17:00etatik aurrera).

Igandean, urtarrilaren 27an, Olaizola II-Zabala vs. Gonzalez-Zubieta neurketa, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en Eibarko Astelena pilotalekutik (17:00etatik aurrera).