Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

6. jardunaldia

Titinek eta Merinok 4. puntua lortu dute; Irujok eta Zabaletak, 5.a

Erredakzioa

Irujok eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diote Arretxe II-Begino bikoteari (22-14). Titin III-Merino II azken momentuan gailendu zaie Bengoetxea VI.ari eta Beroizi (22-20).

3:45

Titin III.ak eta Merino II.ak Bengoetxea VI-Beroiz bikoteari irabazi diote, eta Binakako Txapelketaren laugarren puntua lortu dute. Azken momentura arte lehiatu dute 6. jardunaldiko partida, Logroñoko Adarragan.

Hasierako akatsek, Oinatz Bengoetxeak egindakoek bereziki, partidan zeharreko berdintasuna baldintzatu dute. Leitzakoak ez du lehenengo zatian bere maila eman, Beroiz atzelariak segurtasunez jokatu duen arren.

Titin III.aren indarrak, erasoan eta defentsan, eta Bengoetxea VI.aren jokoaren hobekuntzak, neurketari beste irudi bat eman diote. Lehiatutako tanto ederrez bete da partida. Oinatz Bengoetxearen suspertzeak, Mikel Beroizen joko serioarekin batera, aurretik jarri du euskal bikotea. 19ra eta 20ra berdinduta egon ostean, ordea, Titin III.ak eta Merino II.ak garaipena eta txapelketako laugarren puntua lortu dituzte, eta Bengoetxea VI-Beroiz bikotea puntu bakarrera dute.

Eguneko beste partidan, Iruñeko Labriten, Martinez de Irujok eta Zabaletak Arretxe II-Begino bikoteari erraztasunez irabazi diote (22-14). Irujo-Zabaleta bikotea sailkapen orokorreko buruan jarri da, 5 garaipenekin.