Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Irunen

Martinez de Irujok eta Barriolak aise irabazi dute (22-9)

Erredakzioa

Aspeko nafarrek Binakako Txapelketako euren bosgarren puntua lortu dute Urrutikoetxea-Beroiz bikotearen kontra (22-9).

3:14

Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak garaipen erraza lortu dute Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Beroizen aurka (22-9). Aspeko bikotea jaun eta jabe izan da Irungo Uranzu pilotalekuan, eta urdinek ezin izan dute euren maila eman.

Neurketa orekatuta joan da 5-5ekora arte, baina Iberoko pilotariak erakustaldia eman du aurreko koadroan, eta gorriek 17-5ekoa jarri dute markagailuan. Urrutikoetxeak eta Beroizek ezin izan dira suspertu, eta Aspeko Binakako Txapelketako bosgarren puntua irabazi du

Markagailua: 1-1 2-2 4-2 5-3 5-5 17-5 19-7 21-8 22-9