Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

8. jardunaldia

Garaipen ikusgarria lortu dute Xalak eta Zubietak, liderren aurka

Leire Etxazarra | eitb.com

Ogueta pilotalekuko zaleek gogoz txalotu dute Iparraldekoa Olaizola II.aren aurka izandako lehia bizia eskertzeko. Xalak eta Zubietak txapelketako laugarren garaipena erdietsi dute (22-20).

  • Xalak eta Olaizola II.ak lehia ikusgarria izan dute aurreko koadroetan. EiTB.

    Xalak eta Olaizola II.ak lehia ikusgarria izan dute aurreko koadroetan. EiTB.

Xala eta Zubieta Olaizola II.ari eta Aretxabaletari gailendu zaizkie Binakako Txapelketan, Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatutako partida ikusgarrian (22-20). Bi aurrelariek sekulako lehia izan dute, pilotazaleak aulkitik altxatzen dituen horietakoa.

Gorriak nagusi izan dira lehen tantoetan, baina launa egin ondoren, urdinak aurretik jarri dira. Erremateak ikusgarriak izan dira, bata bestearen atzetik; Goizuetarrak eta Iparraldekoak ez dute aurkariaren aurrean makurtzeko asmorik agertu, eta horrek ikuskizuna ekarri du.

16 eta 20koarekin, partida urdinen alde hautsita zegoela eman du, baina Aimar ez da amore ematen duen horietakoa. Aretxabaletak atzean emandako babesaz baliatuta, Lau T'erdiko txapeldunak bere onena eman du eta gorriak 20 eta 21 hurbildu dira.

Emozioa gori-gori izan da zaleen artean, eta gogoz txalotu dute pilotarien jarrera eta jokoa. Bukaeran, 20 eta 22. Liderrek bigarren porrota jaso dute; Xalak eta Zubietak, aldiz, txapelketako laugarren garaipena.

Partida, tantoz tanto:

1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 4-7, 4-8, 5-8, 6-8, 7-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 9-11, 9-12, 10-12, 11-12, 12-12, 12-13, 13-13, 14-13, 14-14, 14-15, 14-16, 14-17, 15-17, 16-17, 16-18, 16-19, 16-20, 17-20, 17-21, 18-21, 19-21, 20-21, 20-22.