Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Pilota aukeraketa

Martinez de Irujok ostiralean erabakiko du jokatu edo ez

Elena Azpeitia

Martinez de Irujo Labriten izan da gaur. Iberokoak pilota aukeraketan hartu du parte, baina ez du ezker eskua behartu nahi izan. Baikor azaldu da baina jokatu edo ez ostiralean erabakiko du.

1:37

Aste honetan egin dioten erresonantziak lasaitu egin du Martinez de Irujo, ezker eskuan ezer larririk ez duela jakin duelako. Pasa den astean Ogetan ez bezala, Labriten egon, egon da Iberoko aurrelaria. Pilotak aukeratzeko ekitaldian ere hartu du parte. Ezker eskua ez du behartu nahi izan ordea, larunbatean jokatu egin nahi duelako. Dena den, ostiralera arte ez du erabakiaren berri emango.

Baikor eta itsaropentsu azaldu da nafarra, baina saio gogor bat egin arte ez du ezer esan nahi. Aurkariek, Urrutikoetxea eta Beroitzek, uste dute kantxan izango dela Irujo larunbatean. Izan ere finala da norgehiagoka bi bikoteentzat. Biek ere galdu egin zuten lehen jardunaldian, tanteo eskasarekin. Beraz, finaletik kanpo izan liteke Labriteko galtzailea.

Materiala ez da aitzakia izango. Martinez de Irujok eta Barriolak lanak izan dituzte zein kendu erabakitzeko, hiru baino gehiago zituztelako gogoko. Aspeko bikotearen pilotak bizixeagoak dira Asegarcekoenak baino. Martinez de Irujo-Barriola, Urrutikoetxea-Beroiz finalaurrekoetako ligaxkako bigarren jarunaldiko norgehiagoka Iruñean jokatuko da larunbatean.