Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdiak

Irujo eta Barriola, jaun eta jabe (22-8)

Erredakzioa

Urrutikoetxea eta Beroiz erraz gainditu dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan. Galtzaileek agur esan diote finalean sartzeko aukerari.

  • Irujo eta Barriola Urrutikoetxea eta Beroiz baino askoz gehiago izan dira. EiTB.

    Irujo eta Barriola Urrutikoetxea eta Beroiz baino askoz gehiago izan dira. EiTB.

Garaipen erraza eta historiarik gabekoa lortu dute Martinez de Irujok eta Barriolak Urrutikoetxearen eta Beroizen aurka Binakako Txapelketako finalerdietam jokatutako partidan.

Gorriek nahi izan duten moduan jokatu dute; urdinek, aldiz, ez dute kantxan lekua ondo hartu eta aurkarien mende izan dira hasiera-hasieratik.

Berdinketa bakarra izan da partida osoa, 1-1ekoa. Hortik aurrera, nafarrak jaun eta jabe izan dira eta markagailuko aldea handitu baino ez dute egin.

Azkenean, 22 eta 8, Irujo eta Barriola nagusi. Emaitza hori kontuan izanda, Olaizola II.a eta Aretxabaleta finalerako txartela lortuko lukete igandean Xalari eta Zubietari gailenduz gero (zuzenean, 17:00etan).