Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

4. jardunaldia

Olaizolak ez du lagunik aurkitzen

Erredakzioa

Nahiz eta Beroizen ordez Zabala heldu, Aimar Olaizolak ez daki oraindik irabaztea zer den Binakako Txapelketan. Artolak eta Albisuk 22-5 irabazi dute.

1:38

Aimar Olaizolak geroz eta zailago du Binakako Txapelketako hurrengo faserako txartela lortzea. Lau jardunaldi jokatu dira jada, eta lau partidak galdu egin ditu, aurreneko hirurak Beroiz lagun zuela eta azkenengoa Ibai Zabalarekin.

Zumarragan maila eskasa eman dute Olaizolak eta Zabalak. Artolak eta Albisuk merezimenduz irabazi dute. Partida hasieratik hobeak izan dira, eta txapelketako bigarren puntua erdietsi dute.

Ezkurdia eta Zabaleta bikoteak sendo jarraitzen du lidergoan.

BINAKAKO SAILKAPENA

1. Ezkurdia-Zabaleta 4-0
2. Oinatz-Aretxabaleta 3-1
3. Irujo-Barriola 2-2
4. Retegi Bi-Rezusta 2-2
5. Berasaluze-Zubieta 2-2
6. Artola-Albisu 2-2
7. Xala-Merino 1-3
8. Olaizola-Beroiz 0-4

zola-Beroiz 0-4