Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Astelena pilotalekuan

Berasaluze eta Zubieta Bilboko finalean izango dira

Erredakzioa

Ezkurdia-Zabaleta bikotea gainditu dute (22-15) eta final handian  Bengoetxearen eta Untoriaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

0:00

Eibarreko Astelena pilotalekuan hil ala biziko partida jokatu da. Lau pilotari, bi bikote eta Binakako Txapelketako finalerako txartela bakarra.

Berasaluze eta Zubieta izan dira irabazleak, 22-15 gainditu dute Aspeko Ezkurdia-Zabaleta bikotea, eta Bengoetxearen eta Untoriaren kontra neurtuko dira hilaren 26an Bilboko Bizkaia frontoian.

Berasaluze-Zubieta / Ezkurdia-Zabaleta, partida tantoz tanto:

1-0, 1-2, 2-2, 7-2, 7-3, 9-3, 10-5, 10-8, 11-8, 11-11, 11-13, 12-13, 13-13, 13-14, 14-14, 17-14, 18-15 eta 22-15.