Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Partida erabakigarria

Irujo-Rezusta vs. Bengoetxea VI-Untoria, igandean, Ogueta pilotalekuan

Erredakzioa

Bi bikote hauek finalerako txartela izango dute jokoan, igandean, 17:00etan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Olaizola II-Urrutikoetxea vs. Artola-Albisu, larunbatean.

  • Irujo-Rezusta. Argazkia: EiTB

    Irujo-Rezusta vs. Bengoetxea VI-Untoria partidatik aterako da bigarren finalista. Argazkia: EiTB

Binakako Txapelketak badu finalera sailkatuta dagoen bikote bat, konkretuki, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak osatzen duten bikotea, baina beste finalista bat behar da, eta Irujo-Rezusta vs. Bengoetxea VI-Untoria partidatik aterako da. Irabazleak, finalerako txartela lortuko du.

Bengoetxea VI-Untoria bikotearen eta Irujoren eta Rezustaren arteko partida, igandean jokatuko da Ogueta pilotalekuan, 17:00etan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Olaizola II-Urrutikoetxea bikotea finalerako sailkatuta dago, baina larunbatean kanporatuta dauden Artolaren eta Albisuren aurka jokatuko dute,  18:00etan, Labriten. Partida hau ere zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Finalerako sarrerak, salgai asteazkenetik aurrera

Binakako Txapelketako fnalerako sarrerak asteazken honetan, martxoaren 23an, jarriko dira salgai goizeko 10:00etatik aurrera. Final handia apirilaren 9an jokatuko da Bilboko Bizkaia frontian.

Sarreren salneurriak:

• Kantxako butakak: 140 euro.
• 2. solairuko hegala: 80 euro.
• 3. solairuko hegala: 70 euro.
• Kantxako erreboteak: 65 euro.
• 2. solairuko errebotea: 55 euro.
• 3. solairuko errebotea:45 euro.