Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

22-18

Beroiz final-zortzirenetarako sailkatu da, Ezkurdiari irabazita

Erredakzioa

Huarteko pilotariak 22-18 irabazi du, eta Jon Ander Albisu izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

Mikel Beroizek 22-18 irabazi dio Joseba Ezkurdiari, eta Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela lortu du. Huarteko pilotariak Jon Ander Albisuren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

Partida parekatua izan da, eta bi pilotariek maila ona azaldu dute. Beroiz aurkaria baino hobeto ibili da tantoak bukatzerako orduan, eta horrexek eraman du garaipena lortzera.