Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Hendaian

Bengoetxea VI.a, finalerdietara (22-10)

Erredakzioa

Asegarceko pilotariak erakustaldia eman du Jon Jaunarena 22-10 gaindituta, Hendaiako pilotalekuan. Finalerdietara, Martinez de Irujorekin batera sailkatu da.

  • Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB

    Oinatz Bengoetxea. Argazkia: EiTB

Oinatz Bengoetxeak finalerdietarako txartela eskuratu du, Jon Jaunarena leitzarra 22-10 gainditu ondoren, Hendaian. Bengoetxea VI.ak 2013ko Buruz Buruko Txapelketan aurrera egin du, Martinez de Irujorekin batera.

Jon Jaunarena nagusi izan da partidako aurreneko tantoetan (2-6). Aspeko gazteak ausart jokatu du, baina Bengoetxea VI.ak aldea erraz murriztu du (6-7). 7-7koaren ostean, Oinatz Bengoetxeak ihes egin du markagailuan (12-7).

Asegarceko pilotaria jaun eta jabe izan da Hendaian, eta Jaunarenak sakeak eramateko asko sufritu du (14-7). Bengoetxea VI.ak agintzen jarraitu du, eta 18-8koa jarri du markagailuan. Azkenean, partida gorriarentzat izan da (22-10).