Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final-hamaseirenak

Rezustak Albisuri irabazi dio eta Xalaren aurka jokatuko du (22-16)

L.E. | eitb.eus

Jon Ander Albisuk ondo hasi du neurketa, 6 eta 0 aurreratu da markagailuan, baina minutuek aurrera egin ahala indarra galtzen joan da eta ezin izan du Aspeko aurkaria gainditu.

1:29

Partida gorabeheratsua jokatu dute Jon Ander Albisuk eta Beñat Rezustak Zumarragako pilotalekuan. Gorabeheratsua jokoan, eta gorabeheratsua markagailuan.

Hasieran Asegarceko pilotaria hobeto aritu da, 6 eta 0 aurreratu da markagailuan. Baina hortik aurrera, Rezusta bergararrak errekurtso gehiago erakutsi ditu, tantoak hobeto amaitu ditu, eta 9 eta 1eko partizalari esker, 7-10 jarri da urretik, markagailua iraulita.

Baina Albisuk ez du amore eman, eta neurketa 10na jartzea lortu du. Rezustak berriro aurrea hartu duen arren, 11-16, pilotari gorria 16na jarri da.

Orduan norgehiagoka nahiko jaitsi da, opari asko egin dizkiote elkarri, eta Jon Ander Albisuk hutsak bata bestearen atzetik egin ditu. Bukaeran, 22 eta 16 Rezustaren alde. Bergarako pilotariak Xala izango du aurkari final-zortzirenetan.