Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Final-zortzirenak

Jaunarena garaiz suspertu da eta erraz nagusitu zaio Beroizi (22-10)

L.E. | eitb.eus

Leitzakoak oso txarto hasi du partida, 6 eta 0 izan da atzetik, baina 10 eta 2koaren ostean 20 tanto jarraian egin ditu , 22ra iritsi arte. Final-laurdenetan Urrutikoetxearen aurka jokatuko du.

1:56

Jon Jaunarena Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan da, Mikel Beroiz 22 eta 10 mendean hartuta. Aspeko aurrelariak partida serioa izan du, lehen minutuak kenduta. Hasieran erabat galduta izan da kantxan.

Ondorioz, lehen minutu horietan Beroizek aurrea hartu du markagailuan, 6-0, inolako oztoporik gabe, aurkariak behien eta berriro egindako opariak gustura hartuta. Baina hasiera kaskarra zama handiega izango zela zirudienean, Leitzako pilotaria suspertu egin da, eta 10-2koaren ostean, 20 tanto egin ditu, jarraian, 22ra iritsi arte.

Beroizek, aldiz, ez du asmatu indarrak neurtzeko garaian. Asegarceko atzelaria lehertuta iritsi da partida amaierara.

Jaunarenak Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko du final-laurdenetako partida.

netako partida.