Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

22-10

Irribarria finalean da, Oinatzen gainetik pasa ostean (22-10)

eitb.eus

Aramako gaztea jaun eta jabe izan da Astelena pilotalekuan eta erakustaldia eman du. Finalean, Mikel Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak.

0:36

Iker Irribarria izango da Mikel Urrutikoetxearen aurkaria maiatzaren 29ko Buruz Buruko finalean.

Aramako pilotariak erakustaldia eman du, indartsu eta oso akats gutxi eginda, eta Oinatzek ezer gutxi egin ahal izan du aurkariaren nagusitasunaren aurrean. Leitzarra birritan izan da aurretik markagailuan, 1-0 eta 10-9, baina bietan momentuko gauza izan da

Bengoetxea VI.a ezinean aritu da, gipuzkoarraren pilotakada bortitzen aurrean. Irribarriak aurreko koadroetatik urrun eduki du Oinatz, aurreko lehian sufritzen baitu Aspekoak.

Bengoetxea VI.ak kontrako 3-9ko markagailua iraultzea lortu du, baina hamarna egin ostean. Irribarriak aurrea hartu du berriro, oztoporik gabe, 22ra iritsi arte.

Azkenean, 22 eta 10 Iker Irribarria nagusi. Finalean Mikel Urrutikoetxea egungo txapelduna izango da bere aurkaria.

 

Partidako tanto guztiak:

1-0, 1-1, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 2-5, 3-5, 3-6, 3-7, 3-8, 3-9, 4-9, 5-9, 6-9, 7-9, 8-9, 9-9, 10-9, 10-10, 10-11, 10-12, 10-13, 10-15, 10-15, 10-16, 10-17, 10-18, 10-19, 10-20, 10-21, 10-22.

10-22.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota