Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finalerdia

Olaizolak finala jokatuko du, Saralegi gainditu ondoren (22-18)

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak Lau t'erdiko txapela defendatzeko aukera izango du, Ekaitz Saralegiri 22-18 irabazi ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

1:01

Aimar Olaizolak 2013ko Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, Saralegiri 22-18 irabazi ondoren. Goizuetakoak asko sufritu du Labriten, finalerdia irabazteko, eta Amezketako aurrelaria ezustekoa ematetik oso gertu egon da.

Ekaitz Saralegik oso ondo hasi du norgehiagoka Labriten, eta Amezketakoak 0-4koa jarri du markagailuan. Gipuzkoarrak sakean huts egin du, eta Olaizola II.a agintzen saiatu da. Hala ere, Saralegik 1-5ekoa jarri du.

Goizuetakoak erasokor jokatu du Iruñeko pilotalekuan, eta partida aise berdindu du (5-5). Hala ere, Saralegik 0-5eko partziala eskuratu du, eta Aimar Olaizolak ezin izan du erantzunik eman (5-10).

Nafarra ez da eroso egon Labriten, baina neurketa berdintzea lortu du, gipuzkoarraren akatsak ondo aprobetxatu ondoren (10-10). Amezketako aurrelariak 10-12koa jarri du, baina Olaizola II.a markagailuan goitik jarri da, aurrenekoz partidan (14-13). Ekaitz Saralegik, berriz ere, sakatu egin du erasoan, eta 16-16ekoaren ostean, 16-17 aurreratu da.

Saralegi 16-18 aurretik jarri da, baina Aimar Olaizola esnatu egin da (18-18), eta nafarrak bere legea ezarri du Iruñeko pilotalekuan. Azkenengo tantoetan txapelduna gehiago izan da, eta finalerako txartela lortu du (22-18).