Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-zortzirenak

Barriola kanpoan utzi du Olaetxeak (18-22)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Lau t'erdikoaren lau onenen artean sailkatu da Lizartzako pilotaria, tanto gehiegi galdu duen Abel Barriolaren partida kaskar batean.

  • Mikel Olaetxea / EITB.

    Mikel Olaetxea / EITB.

Lau t'erdiko Txapelketaren final-laurdenetara igaro da Mikel Olaetxea, Abel Barriola nagusitasunez kanporatuta (18-22). Lizartzakoa nafarra baino hobea izan da, eta zortzi onenen artean sartu da, merezita.

Eibarko Astelenako partidaren hasieran markagailua oso berdinduta joan den arren (lau berdinketa 8-8ra arte), Barriola behin baino ez da jarri aurretik, hastapenetan.

Galdutako pilota asko egon dira, baina errekorra nafarrarena izan da. 16 galdu ditu Barriolak, gehiegi bere mailako pilotari batentzat. Atelariak lau labur egin ditu, eta Olatxeak sakez egin dizkio tantu asko.

Jokoan ekimenik agertu gabe, pilota asko luzeegi joan zaizkio Abeli, eta Mikel Olaetxea 6 tanto jarri da aurretik (9-15). Barriolaren erantzun bakarra momentu honetan heldu da, baina ez du berdintzea lortu, une garrantzitsuenetan huts eginda.

Olaetxea, dotore, merezitasun osoz sailkatu da.

Partzialak: 0-2, 2-2, 3-2, 3-3, 3-6, 6-6, 6-8, 8-8, 8-11, 9-11, 9-15, 10-15, 10-16, 15-16, 15-18, 16-19, 17-19, 17-21, 18-21 eta 18-22.