Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-hamaseirenak

Jaunarena final-zortzirenetan da, Victorri 22 eta 20 irabazi ostean

eitb.eus

Leitzako pilotaria garaile atera da aurtengo Lau T’erdiko txapelketako estreinako partidan. Retegi Bi izango da bere hurrengo aurkaria.

1:14

Jon Jaunarena Lau t’erdiko Txapelketako final-zortzirenetan da. Aurrelari nafarra Victorri gailendu zaio Arnedon, 22 eta 10, aurtengo edizioko lehen partidan.

Neurketak ez du emozio faltarik izan, eta gakoa Victorrek sakean egindako hutsetan egon da, lau guztira.

Errioxarrari kosta egin zaio distantziari eta partidari neurria hartzea. Ez du bere onena eman, ezta gutxiagorik ere. Sakean arazoak izan ditu eta hori Lau t’erdikoan garesti ordaintzen da. Konfiantza falta izan du eta Jaunarenak etekina atera dio egoera horri.

Partida 11 eta 12koaren ostean hautsi da. Tantoak Jaunarenaren alde jausi dira, eta alde erosoa lortu du leitzarrak: 19-14. Hortik aurrera, ez du garaipena lortzeko arazorik izan. 22 eta 20 gailendu da azkenean.

Final-zortzirenetan Retegi Biren aurka neurtuko ditu indarrak, Bartzelonan, datorren larunbaten.

Markagailua: 0-2/2-2/2-3/4-3/4-4/5-4/5-5/7-5/7-6/10-6/10-8/11-8/11-12/15-12/15-13/17-13/17-14/19-14/19-16/20-16/20-18/21-18/21-20/22-20

-18/21-20/22-20