Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finalerdiak

Kaiola, finalisten zain

eitb.eus

Asteburu honetan jakingo da ze bi pilotarik jokatuko duten 4 t'erdiko txapelketaren final handia. Urrutikoetxea-Bengoetxea VI.a Iruñean jokatuko dute eta Olaizola II.a - Mtz de Irujo Bilbon.

  • Txapelketako pilotariak

    Txapelketako pilotariak

4 t'erdiko txapelketa finalerditan da jada. Asteburuan goi-mailako pilota ikusteko aukera egongo da, aurrez aurre lau pilotari handi izango direlako lehian finalerako txartel baten bila, Urrutikoetxea-Bengoetxea VI.a, Iruñean, eta Olaizola II.a - Mtz de Irujo, Bilbon.
Asteazken eta ostegunean pilota aukeraketak egingo dira eta larunbatean eta igandean, partidak,

2015/11/14 17:00 Labrit (Iruñea)

Urrutikoetxea-Bengoetxea VI.a, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

Pilota-aukeraketa, asteazkenean

2015/11/15 17:00 Bilbo

Olaizola II.a - Mtz de Irujo, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

Pilota-aukeraketa, ostegunean