Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

lau t'erdikoa

Victorrek finalerdiak hurbilago ditu Olaizolari irabazi eta gero (22-21)

A. A. | Eitb.eus

Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu den partida oso estua joan da, baina azkenean Ezkaraikoa nagusitu da.

1:57

Victor Estebanek bigarren puntua eskuratu du Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan Aimar Olaizola 22-21 menden hartu ostean, Logroñoko Adarragan jokatu den partidan.

Partidako hasierako txanpan Olaizola nagusitu da, batez ere sakea erabilita (4-1). Gero, baina, Victorrek buelta eman dio markagailuari bere kolpe bizia baliatuta (5-7).

Olaizolak zazpina berdindu du lehia (7-7), baina Victorrek berriro hartu dio aurrea, lan erdietara lau tantoren aldea izan arte (7-11). Aimar tanto bakarrera hurbildu zaio (10-11), baina ezkaraitarra ez da kikildu beteranoaren aurrean; orduan, bere sakeari distira ateratzen hasi zaio eta bost tanto poltsikoratu ditu errenkadan (10-16).

Gero tanto trukaketa batean murgildu dira, zeinari Victorrek atera dio etekin handiena, neurketako abantaila handiena eskuratu baitu (11-18).

Alabaina, goizuetarrak bere lehiakortasun sena atera du, eta markagailua estutu duten bost tanto egin ditu bata bestaren atzetik (16-18).

Polemika 18-20 zihoazela iritsi da Olaizolak bigarren botean eraman duen pilota batean bere alde bukatu baita tantoa, eta horrek indarberritu egin du aurretik jartzeraino 21-20.

Aitzitik, Victorrek ordura arte egindako lana alperrik galtzear zegoela ikusi du eta barruan gordeta zeukan apurra atera du ligaxkako bigarren puntua bere aldera eramateko (21-22).

Partidako tanto guztiak: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 4-2, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 5-6, 5-7, 6-7, 7-7, 7-8, 7-9, 7-10, 7-11, 8-11, 9-11, 10-11, 10-12, 10-13, 10-14, 10-15, 10-16, 11-16, 11-17, 11-18, 12-18, 13-18, 14-18, 15-18, 16-18, 16-19, 17-19, 17-20, 18-20, 19-20, 20-20, 21-20, 21-21, 21-22.

, 21-21, 21-22.