Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Berritzea

Jon Ander Albisuk bi urtez berritu du Baikorekin, 2025era arte

EITB MEDIA

Ataungo atzelariak 2010etik darama profesional bezala, eta Binakako Txapelketaren bi final jokatu ditu, 2013an eta 2021ean.

  • Jon Ander Albisuk gutxienez 2025era arte jarraituko du Baikon. Argazkia: Baiko Pilota.

    Jon Ander Albisuk gutxienez 2025era arte jarraituko du Baikon. Argazkia: Baiko Pilota.

Jon Ander Albisu pilotariak bi urtez berritu du Baiko Pilotarekin, 2025era arte, enpresak bere web orriaren bidez jakitera eman duenez.

Ataungo atzelariak 2010ean egin zuen debuta profesional bezala, eta, bere ibilbidean, orain arte, Binakako Txapelketaren bi final jokatzea lortu du, 2013an eta 2021ean. Lehenengoan, Berasaluze VII.a izan zuen bikotekide, aurrelari, eta Pablo Berasaluze lesionatu egin zen norgehiagoka horretan; bigarrenean, aldiz, Peña II.a izan zuen bikotekide, eta Elezkano II.ak eta Zabaletak irabazi zuten txapela.