Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

2. finalerdia

Erkiaga eta Ibarluzea izango dira Goikoetxearen eta Lekerikaren aurkariak, final handian

EITB MEDIA

Bikote bizkaitarrak bi setetan mendean hartu ditu Olharan eta Del Rio txapelketako bigarren finalerdian.

1:05
Eusko Label Winter Series

Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteak izango dira nor baino nor gehiago 2024ko Eusko Label Winter Serieseko finalean.

Goikoetxeak eta Lekerikak Johan eta Lopez kanporatu zituzten lehen finalerdian, eta bigarrenean, Erkiagak eta Ibarluzeak beste horrenbeste egin dute Jean Olharan eta Julen Del Riorekin.

Lehenengo setaren hasiera oso parekatua izanda, lehen tantoetan bost berdinketa izan dira, eta tanto bakarreko aldeak, besterik ez, bi bikoteen artean. Bosnakoaren ostean hasi da finalerdia bikote bizkaitarraren alde jartzen. Horrela, eta 5 eta 0eko partzialari esker, Aritz Erkiaga eta Jon Ibarluzea 10 eta 5 aurreratu dira markagailuan.

Erkiagak ondo hartu dio neurria Olharani aurreko aldean, eta atzean, berriz, Ibarluzea oso seguru aritu da, aurreko partidetan ez bezala.

Seta aldapan gora jarri zaie Olharan eta Del Riori. Itxaropenari eutsi diote eta 10-7 gerturatu dira, baina aurkariek ez diete aukerarik eman. 14 eta 10ekoa izan da Erkiagak galdutako lehen tantoa. Hala ere, Ispasterreko aurrelariak jokoaren bukaeran adierazi duenez, ez da kantxan guztiz gustura sentitu.

Ondorengo tantoetan ez da ezustekorik izan, eta seta kamiseta arrosa jantzi duen bikoteak eraman du (15-11).

Bigarren jokoa ondo hasi dute bizkaitarrek, eta markagailua alde izan dute denbora luzean. 7 eta 3 aurreratu dira, baina Jean Olharan esnatu egin da aurreko koadroetan, tanto garrantzitsuak eta ederrak irabaziz. Horri esker, galtzaileak partida berdintzea lortu dute (9-9) eta oreka hori ez da bukaera arte hautsi. Del Riok huts nabarmena egin du 12na izan direnean; ondoren 13na ere egin dute, baina hor amaitu da beltzen itxaropena.

Azkenean, seta Erkiaga eta Ibarluzearentzat izan da (15-13), eta horrekin batera, otsailaren 18ko finalerako txartela. Goikoetxea eta Lekerika dituzte zain, txapela irabazteko lehian.

Finalerdiko tanto guztiak:

Primer set: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 7-5, 8-5, 9-5, 10-5, 10-6, 10-7, 11-7, 12-7, 13-7, 13-8, 14-8, 14-9, 14-10, 14-11, 15-11.

Segundo set: 1-0, 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 5-2, 5-3, 6-3, 7-3, 7-4, 7-5, 8-5, 9-5, 9-6, 9-7, 9-8, 9-9, 9-10, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 13-12, 13-13, 14-13, 15-13.