Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Debuta egingo du

Arkaitz Gabirondo atzelariak Asperekin sinatu du, bi urtez, eta martxoaren 24an egingo du debuta, Tolosan

EITB MEDIA

Gazteluko pilotari gaztea (apirilean 20 urte beteko ditu), profesional gisa jokatuko duen aurreneko partidan, Beotibarren, Javier Zabalarekin batera arituko da, eta Aitor Elordi eta Xabier Tolosa izango ditu aurkari.

  • Arkaitz Gabirondok hilaren 24an egingo du debuta. Argazkia: Aspe.

    Arkaitz Gabirondok hilaren 24an egingo du debuta. Argazkia: Aspe.

Arkaitz Gabirondo atzelariak Asperekin sinatu du, bi urtez, eta martxoaren 24an egingo du debuta, Tolosan, enpresak berak astelehenean iragarri duenez. Gazteluko pilotari gaztea (apirilean 20 urte beteko ditu), profesional gisa jokatuko duen aurreneko partidan, Beotibarren, Javier Zabalarekin batera arituko da, eta Aitor Elordi eta Xabier Tolosa izango ditu aurkari.

Gabirondok 2022ko abuztutik darama Asperekin entrenatzen, Jokin Etxanizen zuzendaritzapean: "Irudi ona eskaini eta ahal dudan guztian hobetu besterik ez dut nahi", esan du, Aspek bere web orrian zabaldutako adierazpenetan.

"Partida zorrotza programatu didate. Zabala modan dagoen pilotaria da, eta aurrean buruz buruko txapelduna eta Tolosa izango ditut, harekin behin baino gehiagotan entrenatu baitut", zehaztu du, debuta egingo duen neurketaren gainean.