Itxi

Surf-a

Surfa

Andy Irons surflaria zendu da

Erredakzioa

Dengeak jota hil da munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen surflaria.

Etxerako bidean zen eta hotel bateko gelan hilda aurkitu dute. Dallaseko aireportuan geldialdia egin zuen Andy Irons surflari ezagunak pasa den astelehenean eta bertako aireportuko hotel batean hartu zuen ostatu.

Hoteleko langileak izan dira bart gorpua aurkitu dutenak. Familiak adierazi duenez, dengearen sukarra zuen Ironsek. Autopsia asteazkenean egingo diote, oraindik ez baita heriotzaren arrazoia ezagutzen.

Egun tristea surfaren jarraitzaileentzat. Andy Irons surflari hawaiarra etxerako bidean hil baita.