Itxi

Surf-a

Erronka berretsi du

Kelly Slaterrek ASPko bere hamaikagarren titulua eskuratu du

Erredakzioa

Rip Curl Pro Search San Franciscon lehenengo bederatzi postuen artean sailkatzearekin nahikoa zuen estatubatuarrak. Bere txanda bukatzean, ehunka zaleen txaloaldia jaso du.

01:21
Kelly Slaterrek munduko bere hamaikagarren titulua lortu du
Kelly Slaterrek ASPko bere hamaikagarren titulua irabazi du. San Franciscoko proban aurreneko bederatzi postuen artean sailkatzearekin nahiko zuen estatubatuarrak eta hala gertatu da. Hirugarren kanporaketan, Daniel Ross australiarra gainditu du eta zuzenen titulua eskuratu du.

Surflariak bere erronka berretsi du onena : ASPko txapeldun gazteena izatea (20 urterekin) eta baita zaharrena ere (40).

Bere txanda bukatzean, ehunka zaleen txaloaldia jaso du. 2011ko zirkuituak Hawaiko Oahu uhartean bukatuko da, abenduaren 8tik 20ra bitartean.

Slaterren ASPko tituluak:
2011: Rip Curl Pro Search San Francisco
2010: Rip Curl Pro Search Puerto Rico
2008: Billabong Pro Mundaka
2006: Billabong Pro Mundaka
2005: Nova Schin Festival
1998: Mountain Dew Pipeline Masters
1997: Expo 98 Figueira 97
1996: Coca Cola Figueira 96
1995: Chiemsee Pipe Masters
1994: Chiemsee Gerry Lopez Pipe Masters
1992: Alternativa Surf Rio