Itxi

6. Etapa

6. Etapa

6. Etapa

APIRILAK 8, LARUNBATA

2023ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar – Eibar (137,8 km)

J. E. / A. A. | EITB MEDIA

2023ko Itzuliaren azken etapa biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri ditu 137,8 kilometroko ibilbidean, 1. mailako hiru tartean.

  • 2023ko Itzuliko 6. etaparen profila.

    2023ko Itzuliko 6. etaparen profila.

2023ko Itzuliaren seigarren eta azken etapa apirilaren 8an jokatuko da, larunbatean. Txirrindulariak Eibartik abiatuko dira (irteera neutralizatua, 13:50ean; irteera ofiziala, 14:03an), eta 137,8 kilometroko ibilbidea egin beharko du tropelak, berriro ere Eibarrera iristeko. Jardunaldia biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte parte-hartzaileek, lasterketa amaitu aurretik eta sailkapen nagusian nor gailenduko den zehaztu baino lehen.

Eguneko hiru mendate 1. mailakoak izango dira, beste bat 2. mailakoa, eta gainerako hirurak, berriz, 3. mailakoak. Hala, hasi eta berehala, 13. kilometroan, Elkorrieta izango dute zain ziklistek (3. mailakoa da, 2,6 kilometro eta batez beste % 6,7ko maldak ditu), eta, ondoren, ia berehala Azurkiko (1. mailako mendatea) aldapa gogorrak gainditu beharko dituzte (batez beste, % 7,4ko maldak eta 5,1 kilometroko igoera).

Hura jaitsi, eta berriro ere gora begira jarriko dira, 2. mailako Gorla mendatera bidean, eguneko igoerarik luzeena egiteko (9,6 km, % 5,7). Bertako tontorretik Bergarara jaitsiko dira, eta 20 kilometro inguru izango dituzte arnasa hartzen saiatzeko, hurrengo hitzordua aurkitu aurretik: Krabelin. (1. mailakoa). Etapako zailtasunik handiena izango da: nahiz eta igoera luzea ez izan (5 kilometro), batez besteko % 9,6ko maldek asko gogortuko dute txirrindularien lana.

Behin Krabelin atzean utzita, etapako bigarren erdia eta beste hiru mendate izango dituzte zain: Arrangizgana (3. mailakoa, 3,3 kilometro eta batez beste % 7,1ko aldapak dituena), Izua (1. mailakoa, 4,1 kilometro eta % 9,2) eta Urkaregi (3. mailakoa, 5 kilometroko igoera eta % 4,8). Azken gain horretatik 12 kilometro eskas faltako dira helmuga harrapatzeko, gehien-gehienak maldan behera.

Orduantxe jakingo da nor izango den 2023ko ekitaldiaren irabazlea, Daniel Felipe Martinez iazko irabazleari txanda hartuko diona.

Esprint bereziak 83. eta 104. kilometroetan egingo dituzte, Markina-Xemeinen eta Eibarren, hurrenez hurren.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

Ikusi bosgarren etaparen profila

PROFILA

2023ko Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA

2023ko Itzuliko 6. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzuliko 6. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

 

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 6. etapa (apirilak, 8)

Ibilbidea: Eibar – Eibar

Distantzia: 137,8 km

Goranzko desnibel metatua: 3.854 m

Hasiera-ordua: 14:03

Amaiera-ordua: 17:40 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:20 (42 km/h)

6. ETAPAKO MENDATEAK

Elkorrieta mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Elkorrieta mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Azurki mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Azurki mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Gorla mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Gorla mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Krabelin mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Krabelin mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Trabakua mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Trabakua mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Izua mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Izua mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Urkaregi mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Urkaregi mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

6. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

6. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

6. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia