Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

5. etapa

Joaquim Rodriguez berriro Samuel Sanchezen aurretik

Erredakzioa

Denbora berdinean heldu dira Samuel Sanchez eta Joaquim Rodriguez Oñatiko helmugara, azken erlojuz kontrako etaparen faltan.

01:52
Oñatin. Argazkia: EFE.

Katusha taldeko Joaquim 'Purito' Rodriguez eta Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez nor baino nor gehiago aritu dira Oñatiko azken kilometroetan etapako garaipenaren atzetik. Azkenean txirrindulari katalanak irabazi du, baina Samuelek Euskal Herriko Itzulia irabazteko aukera gertu du oraindik.

Sailkapen nagusian 9 segunduko aldea besterik ez dago bi txirrindularien artean. Erlojuz kontrakoan erabakiko da irabazlearen izena.

Robert Kiserlovski kroaziarra hirugarren heldu da Oñatiko helmugara eta sailkapen nagusian hirugarren postua eskuratu du.

5. etapako sailkapena, Bera-Oñati (183 kilometro)
.1. Joaquín Rodríguez (ESP/Katusha) 4:27:16
.2. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) d.b.
.3. Robert Kiserlovski (CRO/Astana 2"ra
.4. Vasili Kiryienka (BIE/Movistar) 5"ra
.5. Lars Petter Nordhaug (NOR/SKY) d.b..
.6. Daniele Ratto (ITA/Liquigas) d.b.
.7. Michele Scarponi (ITA/Lampre/ISD) d.b.
.8. Damiano Cunego (ITAL/Lampre/ISD) 7"ra
.9. Rui Alberto Faría de Costa (POR/Movistar) d.b.
10. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R La Mondiale) d.b.

Sailpaken Nagusia
.1. Joaquín Rodríguez (ESP/Katusha) 16:02:02
.2. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) 9"ra
.3. Robert Kiserlovski (CRO/Astana 26"ra
.4. Lars Petter Nordhaug (NOR/SKY) 33"ra
.5. Michele Scarponi (ITA/Lampre/ISD) d.b.
.6. Sergio Luis Henao (COL/SKY) 34"ra
.7. Jurgen van den Broeck (BEL/Lotto Belisol) 35"ra
.8. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Barracuda) 40"ra
.9. Damiano Cunego (ITAL/Lampre/ISD) d.b.
10. Chris Horner (USA/Radioshack-Nissan) 44"ra