Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Euskaltel-Euskadi

Euskaltel-Euskadik hamabi txirrindulariko zerrenda iragarri du, eta Itzulirako zazpikotea hortik aterako du

EITB MEDIA

Honako hauek dira hamabi ziklista horiek: Jon Aberasturi, Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Victor de la Parte, Asier Etxeberria, James Fouche, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi. Jorge Azanza kirol zuzendariak zazpi hautatuko ditu.

1:16

Euskaltel-Euskadik hamabi txirrindulariko zerrenda iragarri du, asteartean, eta 2024ko Euskal Herriko Itzulirako zazpikotea zerrenda horretatik hautatuko du, "astean zehar", Jorge Azanza kirol zuzendariak. Honako hauek dira hamabi ziklista horiek: Jon Aberasturi, Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Victor de la Parte, Asier Etxeberria, James Fouche, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi. Itzulia astelehenean hasiko da, apirilaren 1ean, Irunen, eta apirilaren 6an amaitu.

Euskal taldeak Guggenheim Bilbao Museoan egindako ekitaldi batean baieztatu du hori. Ekitaldi horretan, halaber, aurkeztu egin dute "marea laranjaren" elastiko berria; Itzulian banatuko dute kamiseta hori.

Euskaltel-Euskadiko arduradunek nabarmendu dutenez, orain arte deitutako hamabi txirrindulariak nortzuk diren kontuan izanik,  horietako hamaika "euskal harrobian" hazi dira, alegia, denak, James Fouche izan ezik; hori gutxi balitz bezala, hamar, hau da, Fouche zeelandaberritarra eta De la Parte izan ezik, gainerako guztiak, talde laranjan hasi dira profesional mailan lehiatzen: "Horrek zalantzarik gabeko balioa du. Euskaltel-Euskadi 2028an berpiztu zenetik, 24 txirrindularik egin dute debuta, gure taldean, profesionaletan. Horren ondorioz, nazioarte mailan, gorenean gaude, eta erreferentzia historikoa gara, 1994tik", nabarmendu dute.

Ekitaldian, horrez gain, aurreratu dute udazkenean estreinatuko dutela "marea laranjaren gaineko dokumental bat". Ondorengo hilabeteotan, Euskaltelek eta EITBk elkarrekin lan egingo dute, hori egiteko.