Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Euskaltel Euskadi

Igor Gonzalez de Galdeano: 'Borrokatzen jarraituko dugu'

Erredakzioa

Samuel Sanchez liderrak ezin izan zuen aurreneko mendi etapa garrantzitsuan onenen artean egon, baina Euskalteleko manager nagusiak "taldeak Giroan oraindik gauza asko esateko" dituela adierazi du.

  • Igor Gonzalez de Galdeano. Argazkia: EiTB

    Igor Gonzalez de Galdeano. Argazkia: EiTB

Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel Euskadiko managerrak "Italiako Giroan taldeak oraindik gauza asko esateko" dituela argi utzi du. Samuel Sanchezek ezin izan zuen onenen artean egon Altopiano del Montasion bukatu zen etapan, baina talde laranjako managerrak 10. etapan gertatutakoari garrantzia kendu nahi izan dio.

Gonzalez de Galdeanoren ustez, taldeak ez du oraindik amorerik emango eta "gogor borrokatzen jarraituko du". "Gure helburua etapa garaipena lortzea da, eta orain garrantzitsuagoa da, eta lortzeko borrokatuko dugu", esan du.

Samuel Sanchez ilusio handiarekin heldu da Italiako Girora, sailkapen nagusian postu ona lortzera, baina Asturiaseko txirrindulariari oso aldapa gora jarri zaio Italiako itzulia. ‘Samu’ 7 minutu eta 46 segundora dago sailkapen nagusian, 26. postuan. "Taldearen apustua zen, baina hankek ez badute erantzuten ezin da ezer egin. Taldearen errendimenduarekin eta jarrerarekin gustura nago", esan du Igor Gonzalez de Galdeanok.