Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Maiatzaren 9tik ekainaren 1era

2014ko Italiako Giroa aurkeztu dute

Erredakzioa

Italiako proba mitikoa Irlandako errepideetan hasiko da, taldekako erlojupekoarekin, eta txirrindulariek Zoncolan, Val Martello eta Oropa mendi gogorrak igo beharko dituzte.

2:19

2014ko Italiako Giroko ibilbidea aurkeztu dute Milanen. "Munduko probarik gogorrena, munduko herrialderik ederrenean" esaldiarekin aurkeztu dute 2014ko edizioa. Ibilbidea ezohikoa izango da, hiru erlojupeko eta hiru atseden egun izango baititu.

Proba Irlandako errepideetan hasiko da, taldekako erlojupekoarekin (Belfast-Belfast, 21,7 km), eta Triesten bukatuko da, 21 etapa eta hiru atseden egun ondoren. Igotzaileek abagune ugari izango dituzte, batez ere, Oropa, Val Martello eta Zoncolan mendietan bukatuko diren etapetan. Hiru etapa horietan Marco Pantani mitikoari omenaldia egingo dio Giroak, italiarraren heriotzaren hamargarren urteurrena izango baita.

Guztira bederatzi helmuga aldapan gora izango dira: Viggiano, Montecassino, Montecopiolo, Sestola, Oropa, Montecampione, Val Martello, Panarotta eta Zoncolan. Gainera, Monte Grappako mendiko erlojupekoa ere izango dute txirrindulariek.

Hiru erlojupekoetan, guztira 94,4 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.

Nairo Quintana Alejandro Valverde taldekidearekin egon da aurkezpenean, eta kolonbiarrak "ibilbidea oso erakargarria" dela onartu du. "Erlojupekoa oso luzea da, eta ez da nire gustukoa. Frantziako Tourreko eta Espainiako Itzuliko ibilbideak ikusi beharko ditut erabakia hartzeko", esan du Quintanak.

Vincenzo Nibali 2013ko txapeldunak oraindik ez du erabakirik hartu, baina Frantziako Tourrean parte hartuko duela dirudi. Hala ere, Ivan Basso italiarrak, Joaquim Rodriguez espainiarrak eta Cadel Evans australiarrak 2014ko Giroan egongo direla konfirmatu dute.

Ibilbidea:

Ostirala, maiatzak 9. 1. etapa: Belfast - Belfast Taldekako erlojupekoa, 21,7 km
Larunbata, maiatzak 10. 2. etapa: Belfast - Belfast, 218 km
Igandea, maiatzak 11. 3. etapa: Armagh - Dublin, 187 km

Astelehena, maiatzak 12. Lehenengo atseden eguna.

Asteartea, maiatzak 13. 4. etapa: Bari - Taranto, 121 km
Asteazkena, maiatzak 14. 5. etapa: Taranto - Viggiano, 200 km
Osteguna, maiatzak 15. 6. etapa: Sassano - Montecassino, 247 km
Ostirala, maiatzak 16. 7. etapa: Frosinone - Foligno, 214 km
Larunbata, maiatzak 17. 8. etapa: Foligno - Montecopiolo, 174 km
Igandea, maiatzak 18. 9. etapa: Lugo - Sestola, 174 km

Astelehena, maiatzak 19. Bigarren atseden eguna.

Asteartea,  maiatzak 20. 10. etapa: Modena - Salsomaggiore, 184 km
Asteazkena, maiatzak 21. 11. etapa: Correggio - Savona, 249 km
Osteguna, maiatzak 22. 12. etapa: Barbaresco - Barolo  Erlojupekoa, 46,4 km
Ostirala, maiatzak 23. 13. etapa: Fossano - Rivarolo, 158 km
Larunbata, maiatzak 24. 14. etapa: Aglie - Oropa, 162 km
Igandea, maiatzak 25: 15. etapa: Valdengo - Montecampione, 217 km

Astelehena, maiatzak 26. Hirugarren atseden eguna.

Asteartea, maiatzak 27. 16. etapa: Pontedilegno - Val Martello, 139 km
Asteazkena, maiatzak 28. 17. etapa: Sarnonico - Vittorio Veneto, 204 km
Osteguna, maiatzak 29. 18. etapa: Belluno - Malga Panarotta, 171 km
Ostirala, maiatzak 30. 19. etapa: Bassano - Monte Grappa  Erlojupekoa, 26,8 km
Larunbata, maiatzak 31. 20. etapa: Maniago - Monte Zoncolan, 167 km
Igandea, ekainak 1. 21. etapa: Gemona - Trieste, 169 km