Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Baieztapena

Alberto Contadorrek 2015. urteko Giroan hartuko du parte

Erredakzioa

"Xehetasun batzuen zain, hurrengo urteko nire lehen helburua Giroa izango dela esan dezaket", adierazi du txirrindulari madrildarrak.

  • Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek 2015. urteko Italiako Giroan hartuko duela parte baieztatu du, bere Twitterren bidez.

"Xehetasun batzuen zain, hurrengo urteko nire lehen helburua Giroa izango dela esan dezaket", adierazi du Contadorrek.

Gauzak horrela, eta Tourra edo Vuelta korritzea erabakitzen badu, bere ibilbidean bigarrenez joka dezake Contadorrek bi itzuli "handi". 2008. urtean Giroan eta Espainiako Itzulian hartu zuen parte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Italiako Giroa