Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

8, etapa

Intxausti: 'Bigarren garaipen honek pozez betetzen nau'

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrak Giroko 8. etapa irabazi du, Mikel Landaren aurretik.

  • Beñat Intxausti, podiumean. Argazkia: Efe.

    Beñat Intxausti, podiumean. Argazkia: Efe.

"Banekien ihesaldiak aukera onak zituela, izan ere, gaur ihesaldi mordoa izan da. Hasierako saiakeretan sartzen saiatu naiz, eta ihesaldi ona hartzeko zortea izan dut. Denbora luzea eman dugu taldetxoa harrapatu nahian, taldeak lasaitu egin nau eta zuzendariek uneoro pasa dizkidate diferentziak. Informazio guztia nuen eta hankak ondo sentitzen nituen", azaldu du Intxaustik.

"Egun osoan sentsazio onak izan ditut eta erasoa jotzeko itxaron dut. Lau kilometroren faltan aurrera egin dut eta helmugara arte aguantatzea baino ez nuen".