Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

16. etapa

Valverdek irabazi du etapa eta Kruijswijkek lidergoa sendotu du

Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindularia nagusitu da Giroko 16. etapan. Murtziarra liderrarekin batera iritsi da azken metroetara eta garaile atera da esprintean. Nibalik ia bi minutu galdu ditu.

1:30

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Italiako Giroaren hamaseigarren etapa eta Steven Kruijswijkek (Lotto Jumbo) lidergoa sendotu du. Bressanone eta Andalo arteko etapak 132 kilometroko ibilbidea izan du, eta aldeak eragin ditu faboritoen artean.

Valverde eta Kruijswijk liderra batera iritsi dira azken metroetara eta murtziarra nagusitu da esprintean.  Ilnur Zakarin izan da hirugarren, 8 segundora, Esteban Chavesek (Orica-GreenEdge) 42 segundo galdu ditu, eta Vincenzo Nibalik (Astana) 1'47" galdu du etapako lehen bi sailkatuekiko. David Lopez (Sky) euskal txirrindularia seigarren izan da 16. etapan.

Steven Kruijswijk da sailkapen nagusiko liderra, hiru minutu ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Esteban Chavesi eta 3'23"ko abantaila du hirugarren postuan den Alejandro Valverderekiko. Nibali laugarren postuan da, liderrarengandik 4'43"ra.

16. etapako sailkapena:

1. Alejandro Valverde (Spain / Movistar) 2:58:54"

2. Steven Kruijswijk (Netherlands / LottoNL) ST

3. Ilnur Zakarin (Russia / Katusha) +8"

4. Diego Ulissi (Italy / Lampre) +37"

5. Bob Jungels (Luxembourg / Etixx - Quick-Step)

6. David Lopez (Basque Country / Team Sky) +38"

7. Sergey Firsanov (Russia / Gazprom)

8. Esteban Chaves (Colombia / Orica) +42"

9. Rafal Majka (Poland / Tinkoff) +50"

10. Domenico Pozzovivo (Italy / AG2R) +1:47"

11. Vincenzo Nibali (Italy / Astana) +1'47"

Sailkapen nagusia:

1. Steven Kruijswijk (Netherlands / LottoNL) 63:40:10"

2. Esteban Chaves (Colombia / Orica) +3:00"

3. Alejandro Valverde (Spain / Movistar) +3:23"

4. Vincenzo Nibali (Italy / Astana) +4:43"

5. Ilnur Zakarin (Russia / Katusha) +4:50"

6. Rafal Majka (Poland / Tinkoff) +5:34"

7. Bob Jungels (Luxembourg / Etixx - Quick-Step) +7:57"

8. Andrey Amador (Costa Rica / Movistar) +8:53"

9. Domenico Pozzovivo (Italy / AG2R) +10:05"

10. Kanstantsin Siutsou (Belarus / Dimension Data) +11:03"

n Data) +11:03"

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Giroa 2024