Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Italiako Giroa, 6. etapa

Silvan Dillier gailendu da iheslarien arteko esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Bob Junglesek lider jarraitzen du, Geraint Thomasen eta Adam Yatesen aurretik. Yates 10 segundora dago, gainontzeko faboritoekin batera.

  • Silvan Dillier. Argazkiak: EiTB.

    Silvan Dillier. Argazkiak: EiTB.

Silvan Dillier suitzarrak irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa, 217 kilometrokoa, Calabria eta Terme Luigiane artean. Bob Jungelsek lider jarraitzen du.

26 urteko suitzarra esprintean gailendu zaie Jasper Stuyvens belgikarrari eta Lukas Postlberger austriarrari.

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Jungelsek lider jarraitzen du, Geraint Thoma bigarren da 6 segundora, eta Adam Yates hirugarren, 10 segundora, gainontzeko faboritoak bezala.

Ostiralean zazpigarren etapa jokatuko dute, 224 kilometro Castrovillari eta Alberobello artean.