Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

19. etapa

Landa, hirugarrenean irabazle

Mikel Dominguez | eitb.eus

Skyko txirrindulariak Piancavalloko azken igoeran jo du erasoa, eta bi aldiz bigarren izan ostean, azkenean Giroko etapa bat irabazi du. Mendiko maillota ere berarentzat izango da.

Mikel Landak (Sky) irabazi du Italiako Giroaren 19. etapa. Bi aldiz bigarren egin ostean, Nibali eta Van Garderen atzetik, arabarra garaile izan da 100. Giroaren igoeran bukatu den azken etapan.

Gainera, Skyko txirrindulariak mendiko maillota sendotu du.

Sailkapen orokorreko borrokan, Nairo Quintanak (Movistar) liderraren maglia arrosa eskuratu du. Kolonbiarrak 38 segundoko aldea dauka Tom Dumoulinekin (Team Sunweb).

Holandarrak ahultasuna erakutsi du etaparen azken igoeran (1. maila). Lehenago, Dumoulin eta faboritoen artean aldea zabaldu da. Berriz ere, egoera bitxi bat izan da, polemikak inguratuta. Dirudienez, liderra bide bazterrean txiza egiteko geratu den momentua aprobetxatu dute faboritoek erasoa jotzeko. Berriz bat egiteko indarrak gastatuta, azken igoeran atzean geratu da.

Txirrindulariek 191 kilometroko etapa bete dute San Candido eta Piancavallo artean, hiru mendaterekin: 3. mailako bat, 2. mailako beste bat eta 1. mailako azken igoera.

Pello Bilbao (Astana) ihesaldia egon da, eta laugarren helmugaratu da.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK