Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Osteguna, maiatzak 9

Italiako Giroko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Torre del Lago Puccini-Rapolano Terme (180 km)

EITB MEDIA

12 kilometro, hiru zatitan banatuta, legar gainean egin beharko dituzte gaurko etapan. Azken igoerak, Serre de Rapolanon, batez beste % 20ko aldapak ditu. Antolakuntzaren arabera, ibilbide zorrotza da.

  • Italiako Giroko seigarren etaparen profila.

    Italiako Giroko seigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Torre del Lago Puccinitik (Viareggio) hasi eta Rapolano Termen amaituta, 180 kilometro ditu 2024ko maiatzaren 9ko Italiako Giroko seigarren etapak. Lasterketaren antolakuntzaren arabera, etapa "zorrotza" dela azaldu du, Giroaren webgune ofizialean argitaratutako iruzkin teknikoan. Legarrezgo hiru zati izateaz gain (12 kilometro), amaiera gogorra du, Serre de Rapolanon, batez beste % 20ko aldapekin.

12:55ean abiatuko da jardunaldia; aurreikuspenak betetzen badira, irabazleak 17:00 eta 17:26 artean jasoko ditu besoak helmugan. Bi mendate puntuagarri daude, laugarren mailakoak biak: Volterra, 80,4. kilometroan eta Grotti, 140,4. kilometroan, amaierarako 40 kilometro faltan.

Vidritta eta Bagnaia dira legarrezko lehen bi zatiak, eta Strade Bianchi klasikoan ere ohikoak dira. Hirugarren zatia, berriz, Pievina, ez dago asfaltatua. Giroak zehaztu duenez, batez beste %15eko aldapei aurre egin beharko diete txirrindulariek Bagnaian. Beraz, nahiz eta mendate esanguratsurik ez egon, badaude erasora jotzeko moduko eremuak indartsu daudenentzat, baita sufritzekoak ere, larriago dabilenentzat. 

Ibilbideko azken 450 metroak batez beste % 6ko desnibela duen malda batean jokatuko dituzte.

Ikusi etapa zuzenean, 12:35ean eitb.eus-en, eta 15:00etatik aurrera, ETB1en.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko seigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko seigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 6. etapa (maiatzak 9)

Ibilbidea: Torre del Lago Puccini (Viareggio)-Rapolano Terme

Distantzia: 180 km

Goranzko desnibel metatua: 1900 m

Hasiera-ordua: 12:55

Amaiera-ordua: 17:00 (44 km/h) | 17:13 (42 km/h) | 17:26 (40 km/h).

Mendiko Saria: Volterra (4ª), en el kilómetro 80,4; Grotti (4ª), 140,4. kilometroan

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroaren seigarren etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroaren seigarren etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it