Itxi

Txirrindularitza

Txirrindulari ohia

Nelissen: 'Rabobankek dopin programa bati ekin zion 1996an'

Erredakzioa

Talde holandarreko txirrindularia zenean EPOa hartzen zuela baieztatu du Danny Nielssen txirrindulari ohiak.

  • Tropela

    Argazkia: EFE

Danny Nelissen Holandako txirrindulari ohiak adierazi duenez, 1997ko Tourrean Rabobank taldeko txirrindulariek EPOa erabili zuten. Rabobak taldeak dopin progarama bat erabiltzen zuela salatu zuen Thomas Dekker txirrindulari ohiak, eta Nelissenen adierazpenek Dekkerren hitzak indartzen dituzte.

1996ko denboraldi hasiera ez zen ona izan Rabobank taldearentzat, eta Nelissenek dioenez, urte horretan hasi zen Rabobank taldea dopina erabiltzen: "Urte horretan barregarri ibili ginen. Umiliatu egin gintuzten, eta zerbait egin behar genuen".

Geert Leinders medikuak 1996ko eta 1997ko Tourretan EPOa ematen ziela ziurtatu du Nelissenek. Leinders Rabobank taldeko medikua zen urte horietan Sky taldearentzat lan egin zuen 2011. eta 2012. urteetan. Iragan denboraldi amaneran, Skyk taldetik bota zuen.

"Ez nuen EPOa inoiz erosi behar izan, eta ez dut taldekiderik ikusi EPOa hartzen. Bakarrean egiten genuen talde medikuarekin", esan du Nelissenek.